domingo, 11 de noviembre de 2007

edalontzi bete dohain: ESnEA

Aukera izan dugunok badakigu zer den amaren bularra hartzea, horri tira egitea.Hala egokitu bazaizu, sinetsi zu zeu ere pribilegiatu hutsa zarela... eta bestela, galdetu jaio-berri bati...

Txikitatik izan dut behiak gertutik ezagutzeko aukera eta egin gudan bideo-lan honetan horretaz baliatu naiz.

Baserrira jo dut, Aretxabaletako Areantza auzora, Etxebarri baserrira.
Behi mordoa dago han eta egunero egunero milaka litro produzitzen dira gero guk eta zuek ,noski, edateko.

Batzuek ez dute hain gustoko, baina txikitandik ezagutu duenarentzat plazer ukaezina da esne batu berria.

Eskerrik beroenak aldez aurretik lengusuari, Beñat Abasolori, duen trebetasuna erakusteagatik.

Kasualitatea edo zorte ona, eztakit zer izan zen. Baina grabaketa erdian, txahal ttiki baten jaiotzak ezustekoan harrapatu gintuen!

Likido zuria, bere sinpletasunean, bada garrantzitsua. Baditu gaixotasun asko ekiditeko beharrezkoak ditugun substantziak.

Hartu bada basobete ... eta on egin!


Ikus entzutekoaren fitxa teknikoa:
Lokalizazioa: Aretxabaleta, Areantza auzoa, Etxebarri baserria
Irudiak: JVC digital video camera-rekin, Katalin Antxia
Edizioa: power director
Soinu banda: tiga- far from home
Eskubideak: copyleft
Egilea: Katalin Antxia

2 comentarios:

maixole dijo...

katalin!!!zelako bidio politxa!zelako planuak!!!asko gustau jat!!!!y urkulu triunfa!
patxoo!
maria

MRA dijo...

Elegante dau. Zertan hobetu? polikiago berba eitten eta zure hotsen tonua bardinagoa balitz hobe. Musikatik tonuz gehiago bereiztu.
Zorionak ume!
MRA