miércoles, 7 de mayo de 2008

ILARA KALEAN

N.A.N berrizteak Polizia Nazionalean egunero dakarrena

ILARA KALEAN

sábado, 5 de enero de 2008

google earth eskolan

Gogoan al dituzue geografiako eskola aspergarrienak? Koordenatuetan galtzen ginekoak... gauzak ordea, aldatu egin dira.

Hasi nintzen lekutik egin dut ,kamera eskuetan nuela, oinezko bidaia eta konturatu naiz Kurtzebarri Eskolako dbh1-eko ikasle hauek etengabe bidaiatzen dutela, birtualki bidaiatu, nola gainera.

Txundituta utzi naute. Munduarekiko duten irudia, dimentsioak... nik orduan nituenak baino askoz errealagoak baitira.

Teknologia berriak, erraztasuna... etorkizuna da!

Eta nola ez, mila miloi esker bideo-lanean parte hartu duzuen neska-mutiko zein irakasle guzti guztioi, ederki aritu zarete ; artistak!

martes, 13 de noviembre de 2007

domingo, 11 de noviembre de 2007

EsNEa bai, baina NoNdik?¿ -- ekin bideoari !¡

edalontzi bete dohain: ESnEA

Aukera izan dugunok badakigu zer den amaren bularra hartzea, horri tira egitea.Hala egokitu bazaizu, sinetsi zu zeu ere pribilegiatu hutsa zarela... eta bestela, galdetu jaio-berri bati...

Txikitatik izan dut behiak gertutik ezagutzeko aukera eta egin gudan bideo-lan honetan horretaz baliatu naiz.

Baserrira jo dut, Aretxabaletako Areantza auzora, Etxebarri baserrira.
Behi mordoa dago han eta egunero egunero milaka litro produzitzen dira gero guk eta zuek ,noski, edateko.

Batzuek ez dute hain gustoko, baina txikitandik ezagutu duenarentzat plazer ukaezina da esne batu berria.

Eskerrik beroenak aldez aurretik lengusuari, Beñat Abasolori, duen trebetasuna erakusteagatik.

Kasualitatea edo zorte ona, eztakit zer izan zen. Baina grabaketa erdian, txahal ttiki baten jaiotzak ezustekoan harrapatu gintuen!

Likido zuria, bere sinpletasunean, bada garrantzitsua. Baditu gaixotasun asko ekiditeko beharrezkoak ditugun substantziak.

Hartu bada basobete ... eta on egin!


Ikus entzutekoaren fitxa teknikoa:
Lokalizazioa: Aretxabaleta, Areantza auzoa, Etxebarri baserria
Irudiak: JVC digital video camera-rekin, Katalin Antxia
Edizioa: power director
Soinu banda: tiga- far from home
Eskubideak: copyleft
Egilea: Katalin Antxia

miércoles, 10 de octubre de 2007

1. ataza: top edo esteka onenen zerrenda

1.ATAZA: TOP EDO ESTEKA ONENEN ZERRENDA

www.abalosaudiovisuales.es
Bitxia iruditu zait web gune hau. Bertan ekitaldiak antolatzeko punta puntako aparailu teknologikoak eskaintzen dituzte. Gustatu zait, zehaztasun osoz azaltzen dutelako, beste horrelako web gunerik ezagutzen ez nuelako, eta adibideak ematen dituztelako. Izanako esperientzia alegia.

www.paginas-amarillas.es
Bertan edozein enpresarekin kontaktuan jartzeko helbidea, zein telefono zenbakia eskuratu dezakezu. Modu errazean gainera, hori da onena.
Restauranteak, ofizinak, granjak…zer ezagutu edo norekin kontaktuan jarri nahi duzun errazagoa izateko, horrelako taldetan sailkatuta aurkituko duzu orrialde on-line honetan informazioa.

www.wikipedia.org
Helbide ezaguna berau. Gustoso dut, batez ere askotan erabili dudalako eta beti lagundu izan didalako. Entziklopedia (hizkuntza ezberdinetan eskuragarria) oso batean barrena ibiltzea bezalakoa da, zeri buruz aurkitu nahi duzun idatzi eta horra hor informazio egokia.

www.arteman.org
Diseinura eta komunikaziora begira dagoen enpresa. Erabil erraza da, informazioa sailkatuta ageri delako. Ekitaldietan, komunikazio alorraz arduratzen dira. Non izan eta ibili diren azaltzen dute gainera. Eta zera, guztia politago izateko, tratu pertsonalaz baliatzen dira. Helburua bezeroaz azertatzea baita.

www.goiena.net
Asko erabiltzen dudan web orrialdea berau. Bizi naizen bailarako berri bertan irakurtzen baitut. Hala ere, ezta goienkaria paperezko edizio bezain aberatsa. Gustoko dut notiziak etengabe berriztatzen dituztelako, eta informazioa herrika sailkatuta kaleratzen dutelako: Aretxabaleta, eskoriatza… Bestalde, asteburuan bailaran izango denaren berri jakiteko modu erraza delako.

www.diarioinformacion.com
Egunkari on-line bat bezalakoa. Bertan nazioarteko notizien berri ere modu egokian jaso dezakegu. Notiziak, eta baita prentsa arroxa ere. Aberatsa da, bideoak , iritziak, argazkiak, eguraldiaren berri, noticien zehaztapenak, bitxikeriak…aurkitu baititzakegu bertan. Atsegin dut erabilitako diseinua eta notiziei emandako formatua.

www.bidebietairratia.com
Batez ere musika, gaur eguneko musitaren berri izan nahi baduzu. Onenen zerrenda bat ageri da. Baita musika arloko nobedadeen zerrenda, kontzertu egunak, talde berriak. Eta nola ez,musika arlokoak ez diren notiziak. Beraiekin kontaktuan jartzea ere posible da, iradokizunak luzatzeko adibidez.






Katalin Antxia Abasolo